Ekonomia -
LAN-ISTRIPUA
Langile bat hil da Santurtzin, Zamakona ontziolan, garabi bat erorita
Biktima 60 urtekoa eta Santurtziko bizilaguna zen. Urtea hasi zenetik 11 langile hil dira Euskal Herrian.
AGENTZIAK| ERREDAKZIOA
Santurtziko 60 urteko langile bat hil da Bilboko Portuan tamaina handiko garabi bat gainera erorita, Ertzaintzako iturriek adierazi dutenez.
Istripua 17:15 inguruan izan da portuko instalazioetan, Santurtzin, Zamakona ontziola aurkitzen den tokian.
Oraindik ezezagunak diren arrazoiengatik, garabia lurrera erori da. Istripuaren tokira ertzainak, suhiltzaileak eta hainbat anbulantzia bertaratu dira. Bertan aurkitu dute gizona, hilda.
Biktimak 30 urte zeramatzan Zamakonan, eta azpikontratatuta egiten zuen lan.
Atzo, Galdakaoko enpresa batean beste behargin bat hil zen pieza bat gainera erorita.
Gauzak horrela, urtea hasi zenetik hamaika langile hil dira Euskal Herrian.