Ekonomia -

Lan-istripua

Langile bat hil da Galdakaoko enpresa batean izan den istripuan

Ezbeharra GHI Hornos Industriales konpainiaren lantegian gertatu da, 15:20 inguruan. Beharginari pieza bat erori zaio gainera eta bertan hil da.

GHI Hornos Industriales konpainiaren lantegian jazo da ezbeharra. Argazkia: ETB
GHI Hornos Industriales konpainiaren lantegian jazo da ezbeharra. Argazkia: ETB
GHI Hornos Industriales konpainiaren lantegian jazo da ezbeharra. Argazkia: ETB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat hil da arratsalde honetan Galdakaoko GHI Hornos Industriales enpresan izandako lan-istripuan, Ertzaintzak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Ezbeharra 15:22 inguruan gertatu da. Beharginari pieza bat erori zaio gainera, eta bertan hil da.

Anbulantzia bat bertaratu da, baina medikuak ezin izan du ezer egin gizona suspertzeko. Biktimak 40 urte zituen eta Laudioko bizilaguna zen.

Osalaneko ikuskariak lantegian dira, istripua nola gertatu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Galdakao Bizkaia Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak