Ekonomia -
Lan istripua
Langile bat hil da Ameskoabarreneko kanpin batean, 10 metroko altueratik jausita
Ezbeharra Artaza Urederra kanpinean jazo da goizean. Langileak, 55 urteko ameskoarrak, kolpea hartu du buruan, eta berehala hil da.
EITB.EUS
Langile bat hil da gaur Ameskoabarreneko (Nafarroa) Artaza Urederra kanpinean, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Hildakoa 55 urteko ameskoarra da.
Ezbeharra 10:43 aldera jazo da. Behargina garabi-kamioi batekin lanean zegoen, saskia askatu denean. Ondorioz, gizona 10 metroko altueratik jausi da, eta buruan kolpea hartu du; berehala hil da.
Lizarrako Foruzaingoko Herritarren Segurtasunerako zein Polizia Judizialeko agenteak bertaratu dira, eta azken horien esku geratu da atestatua. Gorpua Iruñeko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea