Ekonomia -

Istripu-tasaren bilakaera

Lan-istripuek % 6,9 egin dute behera 2019an, EAEn

Baja eragin duten istripuen kopuruak % 9 egin du gora, eta 34tik 26ra jaitsi da lan-istripu hilgarrien kopurua.

Langileen elkarretaratzea, lan-istripu baten ondoren. ETBren bideo batetik lortutako argazkia
Langileen elkarretaratzea Gasteizen, lan-istripu hilgarri baten ondoren.
30 pertsona hil ziren 2019an Euskadin lan-istripuan, 2018an baino zazpi gutxiago

1:33

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2019an, afiliatutako 1.000 pertsonako 35,26 istripu izan dira EAEn, 2018an baino % 6,9 gutxiago. Istripu-tasak behera egin izanak langile batek istripu bat izateko arrisku txikiagoa duela erakusten du.

Osalanek 2019. urtearen itxierari buruz emandako ezbehar-kopuruari eta gaixotasun profesionalari buruzko datuen arabera, baja eragin zuten 38.995 istripu izan ziren iaz EAEn, 2018an baino % 9 gehiago. Berriz gaixotutakoak alde batera utzita, 37.106 istripuetatik, 36.870 (% 99,36) arinak izan ziren; 206 (% 0,55), larriak; eta 30 (% 0,08), hilgarriak.

Maria Jesus San Jose Lan eta Justizia sailburuak azaldu duenez, 33.007 istripu izan ziren lanaldian, eta 4.099, in itinere. Lanaldian izandako 33.007 istripu horietatik, 32.819 arinak izan ziren, 162 larriak eta 26 hilgarriak. Azken horiek murriztu egin dira 2018ko datuekin alderatuta, 34tik 26ra. Bestalde, in itinere izandako 4.099 istripuetatik 4.051 arinak izan ziren, 44 larriak eta 4 hilgarriak.

2019an hildako 30 pertsonetatik, 17 arrazoi traumatikoengatik hil ziren, eta 13, ez traumatikoengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak