Ekonomia -
LAN-GATAZKA
Bertan behera geratu da Petronorreko greba
Zuzendaritza aurreakordiora iritsi zen atzo arratsaldean, greba deitu zuten sindikatu gehienekin, eta langileek babestu egin dute akordio hori.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Petronorreko langileek bertan behera utzi dute astelehenera arte deitua zuten greba, zuzendaritza eta langileen gehiengoa akordio batera iritsi ostean.
Urtarrilaren 24tik 27ra deitu zuten langileek greba, zuzendaritza ez baitzen betetzen ari uztailean bi arten artean adostutakoa: aparteko orduak murriztea eta lan egutegia errespetatzea.
Petronorretik jakitera eman duenez, greba deitu zuten sindikatu gehienekin aurreakordiora iritsi zen zuzendaritza ostiral arratsaldeko lehen orduan eta langileek asanblada bidez (goizeko, arratsaldeko zein gaueko txandetan egin dituzte) babesa eman diote akordio hori.
Gauzak horrela, larunbat goizetik normaltasunez ari dira berriz ere lanean.