Ekonomia -

Lan-istripua

Langile bat hil da Sunbillan, kamioi bat egurrez betetzen ari zela istripua izanda

Biktimak 52 urte zituen eta Doneztebeko bizilaguna zen. Ezbeharra 15:40 inguruan gertatu da, Foruzaingoak azaldu duenez.

Lan-istripua gertatu den tokia. Argazkia: Foruzaingoa
Lan-istripua gertatu den tokia.
Lan-istripua gertatu den tokia. Argazkia: Foruzaingoa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Behargin bat hil da arratsalde honetan Sunbillan, kamioi bat egurrez betetzen ari zen bitartean istripua izanda, Foruzaingoak jakinarazi duenez.

Biktimak 52 urte zituen eta Doneztebeko bizilaguna zen. Ezbeharra 15:40 inguruan gertatu da Sunbillako Añerdi auzoan.  

Foruzaingoa eta larrialdi zerbitzuetako langileak bertaratu dira istripuaren tokira. Langilearen hilotza Iruñeko Auzitegi Medikuntzako Institutura.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak