Ekonomia -

GREBA OROKORRA

"Pentsiodunei bizkarra" ematea egotzi dio LABek Urkulluri

Espainiako Gobernu berria osatu berritan, urtarrilaren 30eko greba orokorra babesteko "arrazoi gehiago" daudela esan du LABeko buruak.

Garbiñe Aranburu LABeko idazkair nagusia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
Garbiñe Aranburu LABeko idazkair nagusia, artxiboko irudi batean.
Garbiñe Aranburu LABeko idazkair nagusia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak inoiz baino arrazoi gehiago ikusten ditu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak urtarrilaren 30erako deitutako greba orokorrean parte hartzeko, osatu berri den Espainiako Gobernu berriak "literatura asko eta neurri zehatz gutxi" jarri dituelako mahai gainean. Halaber, Iñigo Urkullu lehendakariak ELA eta LAB sindikatuekin biltzeari uko eginda, "pentsiodunei bizkarra" eman diela salatu du.

Europa Press berri-agentziari eskainitako elkarrizketa batean, Aranburuk gogor salatu du Urkulluk greba orokorraren nondik norakoak azaltzeko sindikatuek biltzeko egindako eskariari ezetz esan izana. ELAk eta LABek langileen gehiengo zabala ordezkatzen dutela eta "lan eta pentsio duin" batzuk lortzeko lanean ari direla gogorarazi dio lehendakariari.

LABeko ordezkariaren arabera, ekonomiaren susperraldia egon den arren, gorakada hori ez da langileenganaino iritsi. Horrez gain, nabarmendu du, egun, milaka eta milaka langile daudela "lan baldintza prekarioetan" eta baldintza horiek herritarren eguneroko bizimoduko alor guztietan islatzen direla.

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak eratu duen Exekutibo berriak ez duela langileen egoera aldatzeko eta hobetzeko "konpromiso argirik" agertu esan du Aranburuk.  "Gobernu berriak maila sozialean eta ekonomikoan mahai gainean jarri dituen neurriek ez diete langileen aldarrikapenei erantzuten", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza LAB Grebak Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak