Ekonomia -

Protestak

Macron manifestarien oihuen artean atera dute antzoki batetik

Frantziako presidentea eta bere emaztea Poliziaren babespean irten behar izan dira Parisko Bouffes du Nord antzokitik, pentsioen erreformaren kontrako protesten ondorioz.

Emmanuel Macron, Frantziako presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Emmanuel Macron, Frantziako presidentea.
Emmanuel Macron, Frantziako presidentea. Artxiboko irudia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako presidentea Poliziak babestuta atera dute antzoki batetik, zenbait manifestari antzokira sartzen saiatu ondoren.

Presidentea eta bere emazte Brigitte Macron Parisko Bouffes du Nord antzokian zeuden, antzerki bat ikusten, eta manifestarien oihuen artean atera behar izan dituzte. Sare sozialetan argitaratutako bideoen arabera, dozenaka manifestari antzokiko atearen aurrean bildu dira, pentsioen erreformaren kontra protesta egiteko.

Zenbait antzokira sartzen saiatu dira, baina Poliziak atxilotu egin ditu. Horren ondorioz, agente gehiago bertaratu behar izan dira, presidentea 23:00etan atera ahal izateko. Macron greba orokorraren eta presidentearen dimisioaren aldeko oihuen artean irten da aretotik.

Aurreko astean, Frantziako lehen ministro Edouard Philippek erretiratze adina 64 urtera luzatzea baztertuko zuela esan zien sindikatuei. Erreforma hori izan zen abenduaren 5ean hasitako greba orokor mugagabea eragin zuen gertakaria.

Gainera, Philippek "erantzukizuna" eta protestei bukaera jartzea eskatu zien sindikatuei.

Macron presidentearen lan erreformaren aurka daude sindikatuak. Trenbideak bezalako zenbait sektoretako erregimen bereziak bertan behera uztea aurreikusten du erreformak, baita erretiro adina bi urte gehiago, hau da, 64 urtera, luzatzea ere. Ondorioz, greba orokor mugagabeak garraio publikoaren zati handi bat geldiarazi du, bereziki trenbideak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Pentsioak Antzerkia