Ekonomia -
Bilbao Exhibition Centre
BECek 92,5 milioi euroko inpaktu ekonomikoa eragin zuen 2019an
Guztira 152 konbentzio, 32 azoka, 28 ikuskizun eta 944.256 bisitari pasa ziren BECeko pabilioietatik iaz zabalik egon zen 306 egunetan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pasatu den urtean, Bilbao Exhibition Centrek (BEC) 92,5 euroko inpaktu ekonomikoa eragin zuen ospatu ziren 212 ekitaldiekin, eta zergetan 11,5 milioi euroko ekarpena egin zuen. Horrez gainera, 1.908 lanpostu sortu zituen.
BECek ohar batean adierazi duenez, 2019ko inpaktu ekonomikoa 2017koa (alderagarria den azken urtea) baino % 10 handiagoa izan da.
Iaz, guztira, 212 ekimen antolatu ziren BECen: 32 azoka (2.520 erakusle ekarri zituzten), 152 konbentzio eta ekitaldi eta 28 ikuskizun (Bizkaia Arenan). Guztira, urteko 365 egunetatik 306 egunetan zerbait egon zen BECen, eta 944.256 bisitari pasatu ziren bertatik.
Txostenaren arabera, sortutako gastuaren % 66 azokatik kanpoko alor batzuen mesederako izan zen. Alor horien artean ditugu ostalaritza (% 42), garraioa (% 18) eta aisialdi eta kultura jarduerak eta txikizkako merkataritza.