Ekonomia -
Haurreskolak
LABek aurreakordioa sinatu du Haurreskoletako administrazio langileentzat
LAB sindikatuak aurre-akordio bat sinatu du Haurreskolak Patzuergoko kudeaketa sailean lan baldintzak hobetzeko helburuarekin.
Agentziak | Erredakzioa
Azkenaldiko greben ostean, LAB sindikatuak aurreakordioa sinatu du Haurreskolak Patzuergoko administrazio langileen lan baldintzak hobetzeko.
Sindikatuak adierazi duenez, aurreakordioa "historikoa" eta "aitzindaria" da, eta LABek eskatzen dituen ezaugarri "beharrezkoak" biltzen ditu.
Lan taldea handitze aldera, 2018an zeuden 23 postutik 35era pasatuko dira, lan kargak murrizteko helburuarekin.
Horrez gain, 2020ko ekainaren 30a baino lehen soldaten parekatzea ere lortuko dela azpimarratu du LAB sindikatuak. Eusko Jaurlaritzarekin kategorietan ere igoera izango dela esan du, "langile gehienek bi kategoria egingo dute gora, eta igoerak soldataren igoera ere ekarriko du, soldataren %6,7koa batez beste".