Ekonomia -

Balantzea

Hondarribiko aireportuak % 10,6ko gorakada izan du 2019an, 315.000 bidaiarirekin

Gipuzkoar aireportuak 2009an lortu zuen azkenengoz bidaiarien kopuru hori; hortaz, azken hamarkadako emaitzarik onena erdietsi du.

Balantzea aireportuan bertan aurkeztu dute, ostiral honetan. Argazkia: ortzibia.eus.
Balantzea aireportuan bertan aurkeztu dute, ostiral honetan. Argazkia: ortzibia.eus.
Balantzea aireportuan bertan aurkeztu dute, ostiral honetan. Argazkia: ortzibia.eus.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hondarribiko aireportuak % 10,6ko gorakada izan du 2019an bidaiarien kopuruari dagokionez. Hain zuzen ere, 315.000 lagunek baino gehiagok erabili dute aireportua amaitu berri den urtean; hau da, 2009tik honako zifrarik altuena erdietsi du.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburuak prentsaurrekoan eman du datu hori, ostiral honetan. Hondarribiko aireportua sustatzen duen Ortzibia sozietatearen 2019ko balantzea aurkeztu du bertan Tapiak, eta, halaber, jakinarazi du aire-bide berri batek Donostia eta Londres lotuko dituela uztailaren 10etik.

Tapiak nabarmendu du 2019an aireportuak emaitza onak erdietsi dituela; aurreko hamar urteotan gorakada izan ostean, 315.000 bidaiariren kopurua gainditzea lortu du, 2009tik honako kopururik handiena izanik.

"Ahaleginak egin ditugu aireportuak operatibo egoten jarrai dezan, eta emaitzak izan ditugu", azpimarratu du Tapiak. Sailburuak zehaztu duenez, Bartzelonarako airelinean % 17 hazi da bidaiarien kopurua, eta Madrilerako aire-bidean % 7,2; Arantza Tapiaren esanetan, prezio-politika berria da Madrilerako airelinearen emaitzaren arrazoia

Sailburuak, halaber, gogora ekarri du erregularrak ez diren operazioetan ere gorakada izan dela, gama altuko turismoarekin eta enpresa-jarduerarekin lotuta. Hain zuzen ere, % 32 egin dute gora operazio horiek, eta horien bidaiari-kopurua % 14 hazi da; bereziki, Espainiatik, Frantziatik, Portugaletik eta Erresuma Batutik iritsi izan dira bidaiariak.

Berriro ere, Londresekin lotura

Ortzibia lanean dabil lotura berriak lortu nahirik, eta, lan horri esker, Hondarribiak Londresekin zuen lotura berreskuratu du, udarako. Uztailaren 10etik izango da eskuragarri, eta Hondarribitik abiatuko diren hegaldiak London City aireportura iritsiko dira, hau da, Erresuma Batuko erdigunera. British Airwaysen filiala den CityFlyer konpainiak kudeatuko ditu hegaldiak, eta irailaren 4ra arte lotuko ditu Donostia eta Londres. Astero, bi egunetan izango dira hegaldiak: astelehenetan, eta ostiraletan.

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan duenez, azken urteotako "oztopoak" gorabehera, erakundeak buru-belarri ibili dira Gipuzkoarako “gakoa” den azpiegitura horren etorkizuna bermatzeko.

British Airways CityFlyer konpainiako zuzendari komertzial Rachel Riely eta Felipe Quintela salmenta-arduraduna, aldiz, pozik azaldu dira, ikusita nola doan Donostia-Londres airelinea berrirako txartelen salmentaren erritmoa. Adierazi dutenez, hegaldiek "arrazoizko prezioa" dute, bidaiarientzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Hondarribia argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Donostiako aireportua