Ekonomia -
Argindarra
Solarpack euskal enpresak 195 milioi dolarreko kontratua lortu Malaysiarekin
Getxoko enpresak argindarra salduko dio Asiako herrialdeari kontratuak dirauen 21 urteetan.
Agentziak | Erredakzioa
Solarpack euskal enpresak epe luzeko kontratua izenpetu du Malaysiarekin 21 urtez argindarra —Asiako herrialdeak lizitatutako energia guztiaren % 20— saltzeko. Kontratu horri esker, 195 milioi dolar eskuratuko ditu Getxon egoitza duen enpresak.
Solarpackek ohar batean azaldu duenez, kontratua datozen egunetan izenpetuko dute eta 21 urteko iraupena izango du (2021eko abenduaren 31 baino lehen jarri beharko da martxan proiektua).
Malaysiako argindarraren batzordeak 2019ko otsailean kaleratu zuen lizitazioa, eta Solarpackek "Suria Sungai Petani" proiektua aurkeztu zuen lehiaketara. Kedah barrutian instalatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoen (116 megawat) bidez urtean 180 GWh sortzea (lizitatutako kopuru osoaren % 20) aurreikusi zuen multinazionalak.
Solarpackez gain, beste 111 enpresa aurkeztu ziren lehiaketara, eta azkenean bostek lortu dute kontratua.
Eskala handiko eguzki-instalazio fotovoltaikoak garatu, eraiki eta kudeatzen ditu Solarpackek. Malaysian 2016tik ditu proiektuak euskal enpresa horrek.