Ekonomia -

Gipuzkoako egoitzak

2020a 'konponbidearen urtea' izatea nahi dute Gipuzkoako egoitzetako langileek

Janire Diaz ELAko bozeramaileak gogorarazi du, azken greba urtarrilaren 10erako aurreikusi dutela, eta "konponbiderik ez badago" beste lan-etenaldi bat egin beharko dutela.

Zerbitzuen % 10eko igoera "eragozpena" izan da grebalarientzat. Argazkia: EiTB.
Zerbitzuen % 10eko igoera "eragozpena" izan da grebalarientzat. Argazkia: EiTB.
Gipuzkoako zahar-egoitzetako langileek 2020rako akordioa lortzea espero dute

1:29

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greban dauden Gipuzkoako egoitzetako langileek 2020a gatazkaren "konponbidearen urtea" izatea espero dute; izan ere, Janire Diaz ELAko bozeramaileak azaldu duenez, Aldundiak "hau guztia konpontzeko" gaitasuna du.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean ELAk sektoreko langileen elkarretaratzean egin du hausnarketa Diazek, arazo horri "irtenbide sendoak" ematea eskatzeko.

Jai giroan egin dute protesta, eta leku berean adinekoen senideekin bat egin dute, grebak euren kalte egin baitu; pankarta baten atzean bildu dira, "Gipuzkoako senideak. Aldundiak konpondu” leloarekin.

Janire Diazek adierazi du sektore batzuetatik grebak "inolako eraginik" ez duela esaten bada ere, familiek onartzen du protesta horrek "min handia" egiten diela eta "konponbideak" behar dituztela.

"2020a konponbidearen urtea izan behar du,  denbora gehiago ez dagoelako. Gatazka korapilatzen ari da. Guk ez dugu nahi, baina gatazkarekin jarraituko dugu. Beraiek -Aldundiak- esan arte, mobilizazioekin jarraituko dugu", azpimarratu du ELAko bozeramaileak.

Zentzu horretan, sindikatuak orain arte "aldizkako grebak" deitu dituela gogorarazi du, eta azken greba urtarrilaren 10ean izango dela, "konponbiderik ez badago" beste lan-etenaldi bat egin beharko dute.

Diazek onartu duenez, sektorean ezarritako zerbitzuen % 10eko igoera "eragozpena" izan da grebalarientzat, eta datu horren arabera, "hamar langiletik bat baino ezin da kalera atera", eta Aldundiak "mahai gainean jarri duen estrategia" bat dela adierazi du, "langileak desmobilizatzeko eta gatazka desblokeatzeko".

"Dena den, badakigu hori konponduko dela, zainketan inbertitzeko dirua dagoelako; baina ez da euren interesekoa", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Adinekoentzako egoitzak Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa