Ekonomia -

Gipuzkoa

Hernanik ez du antolatuko 'txotx' denboraldiari hasiera emateko ekitalidrik

Hala ere, maiatzean izango den sagardo botilaratuaren denboraldi berriaren irekiera egingo du, eta hainbat ekitaldi izango ditu astebetez.

Txotx Mahaiak ekitaldirik ez egitea erabaki du. Argazkia: Angel Guridi
Sagarrak lurrean, sagardoa egiteko jasotzeko zain
Txotx Mahaiak ekitaldirik ez egitea erabaki du. Argazkia: Angel Guridi

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hernaniko Udalak, Kaxko auzo elkarteak, Berriak merkataritza eta ostalaritza elkarteak eta herriko sagardotegietako ordezkariek osatutako Txotx Mahaiak erabaki du ez antolatzea urtarrilean Gipuzkoako udalerrian egiten zen txotx denboraldiaren inaugurazio ekitaldia.

Hernaniko Udalak jakinarazi duenez, "azken urteetan txotx inaugurazio ekitaldiak asko ugaritu direnez, eta gure eskualdekoa den Astigarrakoa hain ezaguna denez, txotx denboraldia noiz hasten den argi geratzen da guztiontzat".

Ildo horretan, "hainbeste garatu gabeko" beste alor bat dagoela iritzi dio Txotx Mahaiak, "sagardogintzarentzat eta kontsumitzailearentzat garrantzia duena", hau da, botilako uzta berriaren aurkezpena.

Hori dela eta, Txotx Mahaia eta Euskal Sagardoa Jatorri Deitura elkarlanean ari dira datorren maiatzean uzta berriaren aurkezpena Hernanin antolatzeko. Ekintza nagusia aurkezpen ekitaldia izatea da asmoa, baina astean zehar beste hainbat ekintzaz gozatzeko aukera ere izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Hernani Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Euskal sagardoa