Ekonomia -

Igorre

Araluceko langileek bertan behera utzi dute greba mugagabea

2020ko urtarrilaren 2a izango da lehen laneguna lantegian. Lan-batzordeak, orduan aztertu ahalko ditu "Batz Taldeko langile azpikontratatuek sortu ahal izan dituzten kalteak".

Araluceko langileak, Igorren. Artxiboko argazkia: ELA sindikatua
Araluceko langileak.
Araluceko langileak, Igorren. Artxiboko argazkia: ELA sindikatua

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Batz taldeak Igorren (Bizkaia) duen Araluce lantegiko langileek bertan behera utzi dute azaroaren 14an abiatu zuten greba mugagabea, erabakia batzar orokorrean adostu ostean, enpresa batzordeak ostiral honetan jakitera eman duenez.

Konkurtso-administratzailea eta Batz enpresako zuzendaritza ostegunean sartu ziren lantegian, azpikontratatutako langileekin batera, eta kamioiak eta furgonetak ere eraman zituzten Araluceko instalazioetara, langileek greba mugagabea deitu zutenetik ibilgetuta zeuden trokelak eta piezak beste toki batera eramateko.

Gauzak horrela, 2020ko urtarrilaren 2a izango da lehen laneguna Batz-Araluce lantegian. Lan-batzordeak, orduan aztertu ahalko ditu "Batz Taldeko langile azpikontratatuek sortu ahal izan dituzten kalteak, atzoko egun osoan zehar Batz-Araluceko instalazioetan dagoen karga erabat husten aritu ostean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Mondragon korporazioa albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Igorre Lan gatazkak Arratia-Nerbioi eskualdea gaur Automobilgintzari buruzko albisteak