Ekonomia -

Protestak

Macronek biziarteko pentsio bati uko egin dio 'eredugarria' izateko

1955eko lege baten arabera, presidenteari erretiro-erregimen berezi bat dagokio: hilean 6.220 euroko pentsioa.

Emmanuel Macronek uko egin dio bere biziarteko pentsioari. Argazkia: EFE.
Emmanuel Macron, Frantziako presidentea. Argazkia: EFE.
Emmanuel Macronek uko egin dio bere biziarteko pentsioari. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak kargua uzten duenean dagokion biziarteko pentsioari uko egiteko asmoa iragarri du; keinu horrekin "eredugarria" izan nahi du, bere Gobernuak planteatutako pentsio erreformaren aurkako protesten eta greba mugagabearen testuinguruan.

Presidenteak erretiro-erregimen espezifikoa du 1955eko lege baten 19. artikuluaren arabera, estatuko aholulari baten soldataren baliokidea den biziarteko pentsioa jasotzea dagokio: hilean 6.220 euro gordin. Soldata hori ez dago adinaren, agintaldiaren edo diru-sarreren menpe.

Gainera, Macronek bere agintaldia amaituta Kontseilu Konstituzionaleko kide izango ez dela adierazi du, presidente ohia izateagatik dagokion arren. Era berean, uko egin dio postu horrek barne hartzen duen 13.500 euroko soldatari.

Jean-Luc Melenchonek, oposizioko buruzagi eta Frantzia Intsumisoen buruak, gogor kritikatu ditu Macronen adierazpenak: "Berak 6.000 euroko pentsioa baztertzeko baliabideak ditu, baina biztanle gehienek ez dituzte bitarteko horiek. Nik neuk ez ditut ", adierazi du BFMTVn. "Erretiroa ez da pribilegio bat", azpimarratu du.

Macronen lan erreforma proposamenak, besteak beste, trenbide sektorearen erregimen berezia indargabetzea aurreikusten du, eta pentsio osoa lortzeko, urte gehiagoz eta 64 urtera arte lan egitera behartuko luke. Horri erantzunez, duela bi aste greba orokor mugagabea hasi zen Frantzian, garraioaren zati handi bat geldiarazi duena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak Frantzia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Emmanuel Macron Pentsioak