Ekonomia -

LAN-GATAZKA

Haurreskoletako kudeaketa langileak grebara deitu ditu LABek astelehenetik aurrera

Urtarrilaren 24ra arte dago greba deituta. Astelehen honetan bertan mahai negoziatzailea bilduko da Gasteizen.

LABek greba deialdia jakinarazi zuen eguneko argazkia. @LABhaurreskolak
LABek greba deialdia jakinarazi zuen eguneko argazkia.
LABek greba deialdia jakinarazi zuen eguneko argazkia. @LABhaurreskolak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa langileak grebara deitu ditu LABek, 2019ko abenduaren 23tik 2020ko urtarrilaren 20ra arte. Astelehenean hasiko da, beraz, greba, mahai negoziatzailea biltzen den egunean.

Bilera hori dela eta, elkarretaratzea deitu du sindikatu abertzaleak, 10:00etan, Lakua aurrean.

Hauek dira LABen eskariak: langileen zerrenda handitzea eta lan zamak txikitzea; kudeaketako langileen ordezkoen araudia, barne sustapeneko dokumentua eta ordezkapenen kasuistika dokumentuak sinatzea; delegaritzako langileekin ekiparazioa langile guztientzat eta kontsolidazio prozesu baten hasiera.

Steilasek eta ELAk, aldiz, iragarri dute euren eskariak aseko lituzkeen proposamen integrala eramango dutela asteleheneko bilerara eta ohartarazi dute ez dutela onartuko "prekarietatea, lan karga eta kolektibo honen ezegonkortasun kronikoa betikotzen duen proposamenik".

Bide batez, kritiko agertu dira LABekin eta "interes propioak alde batera" uzteko eskatu diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba LAB Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Lan gatazkak