Ekonomia -

Araba

Gizon bat hil da lan-istripuz Aguraingo nekazaritza lantegi batean

Hildakoa 68 urteko aguraindarra zen, eta pneumatiko baten eztandaren ondorioz hil da. Beste bi pertsona zaurituta eraman dituzte ospitalera.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

68 urteko gizonezko bat hil da lan-istripuz Aguraingo (Araba) nekazaritza lantegi batean.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, Gurutzebide poligonoan izan da ezbeharra, pneumatiko batek eztanda egin duenean.

Hildakoaz gain, bi pertsona zauritu dira eta Gasteizko Santiago Ospitalera eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Araba Ekonomia Eguneko albisteak Agurain Albisteak Arabako Lautadako kuadrilla