Ekonomia -
Landabengo lantegia
Nafarroako Volkswagenek bertan behera utzi ditu iragarritako greba egunak
Deialdia bertan behera utzi dute, kontingentzia arruntetarako mutualitateen erabilera 2021era atzeratzeko zuzendaritzarekin lortutako akordioaren ostean.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako Volkswageneko enpresa batzordeak bihartik aurrera iragarritako greba egunak bertan behera uztea erabaki du astelehen honetan, zuzendaritzarekin kontingentzia arruntetarako mutualitateak erabiltzearen harira izandako desadostasunak direla eta.
UGTk ohar baten bidez jakinarazi duenez, zuzendaritzarekin lortutako akordioaren ondoren erregistratutako "prebentziozko lanuzteak" bertan behera uztea erabaki dute; izan ere, 2021era arte atzeratu da mutualitateen erabilera kontingentzia arrunt horietan, eta urtarrilaren amaierarako finkatzen du noiz egin behar den Landadengo lantegiaren lehiakortasuna hobetzeko plana, taldeko Europako lantegien multzoaren barruan.
Deialdia bertan behera utzi ostean, enpresa-batzordeko presidenteak "denontzako zaila" den prozesu batean izandako batasuna azpimarratu du, "jasan dugun presioagatik", eta "negoziazioaren eta akordioaren balioari" buruzko hausnarketa eskatu du, "orain arte fabrika hau izan denaren funtsezko elementu gisa, Alemanian balioetsi baitira".