Ekonomia -

Sistema energetikoa

Araban frackingaren aldeko apustua egin izana salatu du Ekologistak Martxan taldeak

Armentia 2ko zundaketan gasa ateratzeko eragin gutxiko teknika konbentzionalen erabilerari buruzko zalantzak dituela esan du talde ekologistak.

Fracking bidezko gas-erauzketa irudikatzen duen grafikoa. Argazkia: EiTB
Fracking bidezko gas-erauzketa irudikatzen duen grafikoa
Fracking bidezko gas-erauzketa irudikatzen duen grafikoa. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekologistak Martxan taldeak Madrilgo Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren "zinismoa" salatu du, COP25 eta Larrialdi Klimatikoari "aho berokeriak esaten ari diren bitartean, Araban fracking-a berriz ere martxan jartzeko apustua egiten baitute".

"Une honetan, COP25 klima aldaketaren aurkako goi-bileraren ospakizunaren atarian gaudela, zientziak erregai fosilak kontsumitzeari uzteko duen larrialdiaz eta denbora gutxiaz ohartarazten digun bitartean, atzo argitaratu zen Trantsizio Ekologikoaren Ministerioa, beste behin ere, energia fosiletan oinarritutako egungo sistema energetikoari eustearen aldeko apustua egiten ari dela, eta hautsak kentzen ari da euskal gizarteak gehienbat baztertu dituen "fracking" proiektu zaharrak, Araban gasa erauzteko proiektu baten aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpen bat onartzean", esan du Ekologista Martxanek Armentia 2 zundaketaren harira.

Ekologistak Martxan taldeak adierazi duenez, zalantzak ditu Shesako (Euskadiko Hidrokarburoak Baltzua) presidenteak eta Ministerioak gasa erauzteko orduan "inpaktu gutxiko teknika konbentzionalak erabiltzeari buruz egindako adierazpenen inguruan"; izan ere, "ingurumen-inpaktuaren adierazpenean bertan agertzen denez, haustura hidraulikoa erabiliko da, edo, bestela esanda, frackinga".

Oraingoz, "ikerketa proiektua baino ez dela diote", baina Ekologistak Martxan taldeak argi du "inork ez duela ikertzen ezer ez lortzeko, eta etorkizunerako planteatzen dena gasa modu masiboan ustiatzea dela".

"Kaltegarria izan ez dadin beharrezko neurri guztiak" hartuko dituztela ere esaten da, baina "ingurumen eraginaren azterketak berak argi uzten duena da kimikariak sartuko dituztela Arabako lurretan milioika litro urarekin batera", esan dute.

Ildo horretan, plataforma ekologistak bere buruari galdetzen dio "zergatik EEEk (Energiaren Euskal Erakundeak) ez du egiten gure energia-erabilera murrizteko eta energia berriztagarriak bultzatzeko planik, hala nola eguzki-energia, hidrokarburoen industriaren garapena bultzatu beharrean?".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Larrialdi klimatikoa albisteak