Ekonomia -
Superabita
Euskadik 530 milioiko superabita izan du 2019ko irailera arte
Ogasun Ministerioak argitaratutako datuen arabera, EAEko BPGaren % 0,69 da. Nafarroak ere izan du superabita, 39 milioikoa.
Agentziak | Erredakzioa
Euskadik 530 milioi euroko superabita izan du bere kontuetan 2019ko irailera arte, hau da, Barne Produktu Gordinaren % 0,69; epe horretan, autonomia-erkidegoek, guztira, 3.684 milioi euroko defizita izan dute. Nafarroan, halaber, superabita izan da, 39 milioikoa, BPGaren % 0,18.
Estatuko lau erkidegotan izan dute superabita, euren kontuetan, urteko lehen bederatzi hilabeteetan; EAEz eta Nafarroaz gain, hauek erregistratu dute superabita: Kanariek (525 milioi) eta Balearrek (48), Ogasun Ministerioak ostegun honetan argitaratutako datuen arabera.
Euskadik, gainera, iaz epe horretan bertan izandako superabita gainditu du; orduan, 493 milioikoa izan zen, BPGaren % 0,67.
Estatuan, bederatzi hilabete horietan, urtetik urterako defizit publikoa % 20,7ra murriztu da, 6.303 milioikoa izanda; hau da, BPGaren % 0,50. Diru-sarrerek gastuek baino gehiago egin dute gora, % 2,5 eta % 1,4, hurrenez hurren.
Lehen mailako terminoetan, hau da, zorraren interesen kostua kontuan izan gabe, Estatuak 14.374 milioiko superabitarekin itxi du urria; 2018ko garai bereko datuekin alderatuta, % 5,5 igo da, BPGaren % 1,15, hain zuzen.