Ekonomia -

Lan-gatazkaren amaiera

CCOO, LAB eta UGTko ordezkariek Bizkaiko metalgintzako aurre-akordioa berretsi dute

Hiru sindikatu horiek eta patronala aurre-akordio batera iritsi ziren asteartean metalgintzako hitzarmena berritzeko eta, ondorioz, lan-gatazkari amaiera emateko.

Bizkaiko metalgintzako langileek Bilbon egindako manifestazio bat. Argazkia: EFE
Bizkaiko metalgintzako langileek Bilbon egindako manifestazio bat.
Bizkaiko metalgintzako langileek Bilbon egindako manifestazio bat. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den asteartean, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek Bizkaiko metalgintzako lan-hitzarmena berritzeko aurre-akordioa egin zuten FVEM patronalarekin, eta orain zentral horietako delegatuek ituna berretsi dute.

CCOO sindikatuko ordezkariek gaur goizean egin dute bilera eta aho batez onartu dute metalgintzako lan-gatazkari amaiera eman dion aurre-akordioa.

LAB sindikatuak atzo egin zuen asanblada. Ituna berresteaz gainera, hitzarmen berria “langileek urtebete eta erdiz egin duten borrokaren ondorio” dela azpimarratu zuten.

UGTko delegatuak ere atzo bildu ziren eta aho batez onartu zuten aurre-akordioa. Pozik agertu ziren, besteak beste, soldata-igoerak lortu dituztelako.

Bestalde, ELA sindikatuak jakinarazi du datozen egunetan  erabakiko dutela aurre-akordio horrekin bat egin edo ez.

ESK, CGT, USO eta CNT sindikatuek ere oraingoz ez dute argitu zer egingo duten.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia LAB Grebak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Enpresaburuak CCOO UGT Lan gatazkak Metalgintza albisteak