Ekonomia -

Lan-istripua

Iurretako paper-fabrikan istripua izan da eta hiru langile intoxikatu dira

Lan-istripua 04:30 aldera jazo da, Iurretako Smurfit Kappa Nervion lantegian. Beharginak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iurretako (Bizkaia) Smurfit Kappa Nervion paper-lantegiko hiru langile ospitalera eraman dituzte astearte honetan, substantzia toxiko bat arnastu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Lan-istripua 04:30 aldera jazo da, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak direla eta.

Substantzia toxikoa arnastu duten bi behargin Galdakaoko ospitalera eraman dituzte. Hirugarren bat paper-lantegira bertaratu den anbulantzia batean artatu dute, baina Galdakaoko Ospitalera eraman dute gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Galdakao Bizkaia Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Iurreta Durangaldea azken ordukoa