Ekonomia -

Lan-gatazka

SMN sindikatuak greba deitu du Osasunbidean astelehen honetatik aurrera

Iruñean, Lizarran eta Tuteran batzarrak egin eta greba egitea erabaki dute. Greba egiteko arrazoi nagusiak soldatak eta lan-karga direla argudiatu dute.

Nafarroako Ospitalea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Nafarroako Ospitalea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Nafarroako Ospitalea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agenctza | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SMN medikuen sindikatuak lan-baldintza hobeak lortzeko mobilizazioei helduko die berriz astelehen honetan. Konkretuki, astebeteko greba deitu du.

Iruñean, Lizarran eta Tuteran batzarrak egin, eta greba egitea erabaki dute. Osasunbideko 2.400 medikuetatik 150ek eman dute botoa batzarretan, eta % 70 greba egitearen alde agertu dira.

Greba egiteko arrazoi nagusiak soldatak eta lan-karga direla argudiatu dute. Akordiorik ezean, urtarrileko azken astean berriro lanuztea egitea ez du baztertu sindikatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Grebak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Lizarra Sindikatuak Lan gatazkak Nafarroako Ospitale Gunea Nafarroako Osasun Zerbitzua