Ekonomia -

BIZKAIA

Lan-hitzarmen berria aldarrikatu dute Bizkaiko etxez etxeko laguntzako langileek

1.500 langilek osatzen dute etxez etxeko langileen kolektiboa Bizkaian, eta mendekotasun egoeran dauden 10.000 bat pertsona artatzen dituzte egunero.

Etxez etxeko langileak, gaur, Bilbon. Argazkia: EiTB.
Etxez etxeko langileak, gaur, Bilbon. Argazkia: EiTB.
Etxez etxeko langileak, gaur, Bilbon. Argazkia: EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko etxez etxeko laguntzako langileak kalera atera dira berriro, euren lan-hitzarmena berritzea eskatzeko. LAB, ELA, UGT eta USO sindikatuek deituta, manifestazioa egin dute Bilbon.

Begoña Nuñez Larrazabal LABko ordezkariak esan duenez, erosteko ahalmena nabarmen galdu dute azken urteotan, eta lan-baldintzak hobetzea aldarrikatzen dute. Halaber, langileen segurtasuna bermatu eta lan-arriskuei aurre egiteko neurriak ere berehala hartzeko eskatu diote patronalari.

Mobilizazioak areagotu egingo dituztela iragarri zuten azaro hasieran etxez etxeko laguntzako langileek. Egutegi horren arabera, datorren asteazkenean, hilak 27, lau orduko lanuztea deitu dute, eta, ostegunean, berriz, egun osokoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Bizkaia Grebak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak