Ekonomia -

Lan-gatazka

Renfeko aldiriko trenen langileek greba egingo dute San Tomas egunean, Bilbon

Enpresa-batzordeak greba deitu du azaroaren 29rako eta abenduaren 13 eta 21erako. Behargin kopuruaren murrizketa “etengabe eta sistematikoa” deialdiaren arrazoi nagusia.

Renfe konpainiako tren bat. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Renfe konpainiako tren bat. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Renfe konpainiako tren bat. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Renfe konpainiaren enpresa-batzordeak azaroaren 29rako eta abenduaren 13 eta 21erako (San Tomas eguna) greba deitu du Bilboko aldiriko tren zerbitzuan, UGT sindikatuak jakitera eman duenez.

Lanuzteak 8:00etatik 10:00etara eta 14.00etatik 16:00etara izango dira aurreneko bi egunetan; abenduaren 21ean, ostera, egun osoko greba egingo dute, 00:00etatik 23:00etara.

Behargin kopuruaren murrizketa “etengabe eta sistematikoa” deialdiaren arrazoi nagusia dela azaldu du enpresa-batzordeak.

Langileen ordezkarien arabera, enpresako zuzendaritzarekin zenbait bilera egin ondoren, akordio bat adostea ez da posible izan; horregatik zenbait greba egun deitzea erabaki dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo San Tomas Bizkaia Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Enpresaburuak UGT Renfe Lan gatazkak Garraio publikoa gaur