Ekonomia -

Ryanair

Eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair

Ryanairren ekipaje-politika baliogabetuta geratu da, "abusutzat" jotzen delako eta Europako zuzentaraua urratzen duelako

Ryanair eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute. Argazkia: EFE
Ryanairreko hegazkin baten irudia
Ryanair eskuko poltsa gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Merkataritza arloko 13 zenbakiko epaitegiak, eskuko maletarekin eta poltsa batekin bidaiatzen zuen tarifa estandarreko bidaiari bati gehigarri moduan kobratzeagatik zigortu dute Ryanair. Europako zuzentaraua urratzen duen "abusuzko" neurria delako.

Epaileak konpainiari klausula hori bertan behera uzteko eskatu dio, eta "kabinan behar bezala garraiatu" daitekeen poltsa bat zeraman bidaiariari kobratu zizkion 20 euroak itzultzera behartu du. Era berean, "aurreko eserlekuaren behealdean kokatu daitekeen tamaina txikiko poltsa" eta "arropa zein gainerako objektuak daramatzaten maleten eta motxilen" arteko bereizketa egitea eskatu dio.

Urtarrilaren 25ean Madril-Brusela arteko hegaldi batean suertatu zen. Auzi-jartzaileak adierazten duen bezala, lehorreko tripulazioak eskuko ekipajeagatik 20 euro ordaintzera behartu zuen, bere hegazkin-txartela 'priority' tarifarekin–poltsa bat eta gehienez 10 kiloko maleta onartzen duenarekin– ez zetorrelako bat".

Epaitegiaren arabera, konpainiek haien zerbitzuen tarifak libreki ezartzea ahalbidetzen duen Europar Batasuneko araudiak ez du jokabide hori babesten. Epailearen ustez, Ryanairrek "abusuzko" neurria hartu zuen, eta "bidaiariak legez aitortuta dituen eskubideak murriztu zituen ".

Epaitegiak ez du zalantzan jartzen bidaiariak jasandako "amorrua eta ezintasuna, aurreikusita ez zeukan gainkostua beregain hartu behar izan zuelako". Hala ere, bidaiariak ez du kalte moralengatik 10 euroko ordaina jaso. Madrilgo Auzitegian ez duenez inork helegiterik aurkeztu, epaia irmotzat jo da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Epaiketak bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Madril gaur