Ekonomia -

Lan-gatazka

Itunpeko irakaskuntzako sindikatuek 'erantzukizuna' eskatu diote patronalari

Ostiral goizean gorabeherak sortu dira Bilboko San Mameseko sarbidean, beharginen manifestazioa dela eta.

Gizarte ekimeneko langileen manifestazioa, gaur. Argazkia: EFE
Gizarte ekimeneko langileen manifestazioa, gaur
Gizarte ekimeneko langileen manifestazioa, gaur. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bigarren greba eguna dute gaur EAEko gizarte ekimeneko itunpeko irakaskuntzan. ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuen arabera, beharginen % 75ek egin du bat deialdiarekin. Kristau Eskola patronalak, aldiz, % 16ra murriztu du jarraipena.

Gaurko mobilizazioek Bilbo izan dute jomuga. Goizean, 08:00etan hasita, manifestazioa egin dute San Mameseko sarbidetik abiatuta, eta horrek eragozpenak sortu ditu hiriburuko sarrera-irteera horretan.

Sindikatuek ohar bateratu batean jakinarazi dutenez, ostiral honetako jarraipena atzokoaren "oso parekoa" izan da, % 75ren ingurukoa, eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak "abusiboak" kritikatu dituzte. Euren datuen arabera, 4.000 langilek baino gehiagok parte hartu dute bi egunotan antolatutako manifestazioetan. Negoziazioaren inguruan, argitu dute "birkokapenen gaia" dela akordioa lortzeko oztopo nagusiena.

Sindikatuek "erantzukizuna" eskatu diete patronalari eta Jaurlaritzari, negoziazioetan emandako aurrerapauso "garrantzitsuen" ostean akordioa lortu ahal izateko. "Ez dugu egun bat gehiago eman nahi greban", nabarmendu dute.

Los sindicatos han apelado a la "responsabilidad" de la patronal y el Gobierno Vasco para que los avances "importantes" logrados en la negociación entre la partes posibiliten un acuerdo: "No queremos -han asegurado- llegar a hacer un día más de huelga".

Bere aldetik, Kristau Eskola patronalak bestelako jarraipen datuak eman ditu. Zehaztu duenez, 8.199 langileetatik 1.350ek egin dute grebarekin bat. Lurraldeka honakoa izan da jarraipena: Araban, % 13; Bizkaian, % 25 eta Gipuzkoan, % 6.

Manifestazioa Bilbon

Bilboko sarbideak, bereziki San Mameskoa, kolapsatu egin dira sindikatuek deitutako manifestazioa dela eta. Protesta 08:00etarako deitu dute, hain zuzen, hiribururako sarrera-irteerak ibilgailuz beteta izaten direnean.

Tuneletako zirkulazioa eten egin dute, eta, hori dela eta, San Mameseko sarbidean ez ezik, Bilborako beste sarbide batzuetan ere izan du eraginik manifestazioak, ohi baino ibilgailu kopuru handiagoa izan baitute.

Goizeko manifestazioa San Mamesetik abiatu da, baina 12:00etan beste bat deitu dute, Jesusen Bihotzetik abiatzeko asmoz, hain zuzen.

San Mameseko sarbidea itxita

ELA, LAB, CCOO eta Steilas sindikatuek gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetan deitutako grebarekin jarraituko dute gaur, ostirala, bart patronalekin egindako bilera lan-hitzarmenaren inguruan akordiorik gabe amaitu ostean.

Sindikatuek atzo, osteguna, hasi zituzten hilabeteko lanuzteak, abenduaren 5era arte, baina negoziatzen jarraitzen dute, eta asteazkeneko bilera akordiotik gertu amaitu zuten.

Bart egindako bilera 23:00ak arte luzatu da, baina, sindikatuek azaldu dutenez, ez dute aurrerapauso "esanguratsurik" eman, eta, ondorioz, ez dute akordiorik lortu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Eusko Jaurlaritza Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Bilbo erdialdeko sarbidea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Manifestazioak Lan gatazkak