Ekonomia -

Kaleratzeak

Iruñean eta Zamudion ere egon litezke Siemens Gamesaren kaleratzeak

Nafarroako hiriburuan eta Bizkaiko udalerrian enpresak dituen langile batzuk kaleratuak izan litezke. Aurreikusita dago 600 kaleratze ere egotea, eta horrek eragina izatea Estatuko 109 langileengan.

Iruñean eta Zamudion ere egon litezke kaleratzeak. Argazkia: @siemensgamesa
Iruñean eta Zamudion ere egon litezke kaleratzeak.
Iruñean eta Zamudion ere egon litezke kaleratzeak. Argazkia: @siemensgamesa

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siemens Gamesa aerosorgailuen fabrikatzaileak iragarritako kaleratzeek Zamudioko enpresaren egoitza sozialeko bulegoetan eta Iruñeko lantegian izan lezakete eragina. Iturri sindikalen arabera, Estatuko 109 langileri eragingo diete kaleratze horiek.

Konpainia astearte honetan hasi da negoziatzen langileen ordezkariekin murrizketa horiek; mundu osoan dituen instalazioetako 600 langile ere iza litezke kaleratuta, ondorengo bi urteotan.

Horren berri izanda, Siemens Gamesaren 2019ko zerga-ekitaldiko emaitzak aurkeztu dituzten bitartean, sindikatuak zuzendaritzarekin batzartu dira. UGTren iturriek azaldu dute datorren astean eratuko dela "lan-mahai" bat, sindikatuekin eta zuzendaritzarekin, kontua eztabaidatzeko, eta neurri traumatikoetako doikuntza ekiditea xede.

Mahai horretan, aurretiko erretiroaz edo beste lanpostu bat emateaz mintzatuko dira. Aldeek bi hilabete dituzte, murrizketaren eragina arintzeko neurriak zehaztu eta adosteko.

Baliteke 600 langile kaleratzea

Esan bezala, Siemens Gamesa gaur goizean hasi da negoziatzen mundu osoko bulegoetako 600 langile arteko murrizketa. Kaleratzeak datozen bi urteetan egingo dituzte.

Konpainiak astearte honetan bertan aurkeztu ditu 2019ko urte fiskalari dagozkion emaitzak (bikoiztu egin ditu irabaziak), eta urteko kontuen berri eman du prentsa-ohar baten bidez; langileen murrizketak, funtsean, lurreko eolikoaren negozio-unitateari eta arlo korporatiboei eragingo die.

Haize-sorgailuen fabrikatzaileak azaldu duenez, murrizketa lehiakortasuna handitzeko helburua lortzeko egingo dute, "epe luzerako lidergo eta hazkunde errentagarria ziurtatzeko, industria aldakor batean bezeroen beharrei erantzun ahal izateko".

Enpresak bikoiztu egin du bere mozkina

Siemens Gamesaren akzioak % 13 baino gehiago jaitsi dira saioaren hasieran. Taldeak 140 milioi euro irabazi ditu 2019ko urte fiskalean (irailean itxi dute), aurreko ekitaldiko kopurua bikoiztuz.

Urte fiskaleko laugarren hiruhilekoan (uztaila-iraila) 52 milioi euro irabazi ditu konpainiak, iaz epe berean lortutako emaitza ere bikoiztuz.

Bestalde, taldearen salmentak 10.227 milioi eurokoak izan dira 2019ko ekitaldi fiskalean (% 12,1 gehiago); laugarren hiruhilekoan, berriz, 2.944 milioi eurokoak izan dira (% 12,4 gehiago), eta salmentak % 22 hazi dira epe horretan, lurreko haize-sorgailuen bolumen handiak bultzatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Multinazionalak albisteak Lana albisteak Siemens Gamesa ABEEE berriak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresen albisteak