Ekonomia -

OSALANEN DATUAK

Lan-istripuek %5,3 egin dute gora Euskadin, irailera arte

Araban igo dira gehien, iaz baino %10,9 gehiago. Baja eragin duten lan-gaixotasunak ere %5 gehitu dira azken urtean.

Irailaren 3an elkarretaratzea egin zuten Lezon, lankide baten istripu eta heriotza salatzeko
Irailaren 3an elkarretaratzea egin zuten Lezon, lankide baten istripu eta heriotza salatzeko
Irailaren 3an elkarretaratzea egin zuten Lezon, lankide baten istripu eta heriotza salatzeko

AGENTZIAK | ERREDAZKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2019ko lehen bederatzi hilabeteetan baja eragin duten 27.959 lan-istripu izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan, iaz baino % 5,3 gehiago (1.397 istripu gehiago), 2018ko epe berarekin alderatuta. Heriotza eragin duten lan-istripuak 22 izan dira, aurreko urtean baino bost gutxiago, Osalanen datuen arabera.

Kopuru horretan biltzen dira lanean izandako ezbeharrak, 'in itinere' erregistratutako istripuak eta berriz gaixotzeak edo "errekaidak". Lanean gertatutako istripu berriak 23.739 izan ziren (+% 6,1) eta 'in itinere' izandakoak 2.837 (+% 0,1).

Istripu-kopuruak gora egin du lurralde historiko guztietan, Araban gehiena: % 10,9 lan-istripu gehiago izan dira 2019an (baja eragin duten 4.477 lan-istripu izan dira irailera arte). Bizkaian % 5,7 hazi dira lan-istripuak (12.250 istripu), eta Gipuzkoan % 3,7  (7.012 lan-istripu).

Lehen sektorea izan da istripu gehien gertatu diren sektorea (48,6 baja 1.000 langileko), ondoren Industria (48,5 baja), Eraikuntza (48,49 baja mila langileko) eta Zerbitzuak (17,6 baja 1.000 langileko).

Gaixotasun profesionalak

2018ko lehen bederatzi hilabeteetan zenbatutakoekin alderatuta, % 5eko igo dira baja eragin duten gaixotasun profesionalak. Guztira, 1.156 kasu berri izan dira.

Baja eragin ez duten lan-gaixotasunak, berriz, %8,9 gutxitu dira (1.231 kasu)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak