Ekonomia -
EUSKALTEL
'Iturberen izendapenak ez du lasaitzen', adierazi du Euskalteleko batzordeak
Administrazio kontseilua dela “norabidea aldatu behar duena” gogorarazi du batzordeko presidenteak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Xabier Iturbe presidente izendatzeak ez duela lantaldea lasaitzen adierazi du Euskalteleko batzordeak, kargu horrek ez baitauka izaera exekutiborik. Beraz, administrazio kontseilua dela "norabidea aldatu behar duena" gogorarazi du batzordeko presidenteak.
Batzordeko Javier del Blanco presidentea guztien adostasunez egindako Iturberen izandapenaz mintzatu da, Alberto Garcia Erauzkin ordezkatuz.
Zegonak konpainiaren agintea eskuratu ondoren, Iturberen izendapenaren helburua ez dela euskal bankua (Euskalteleko akzioduna), EAJ eta langileak lasaitzea adierazi du presidenteak.
Horrez gain, izendapen horrek "ez du lantaldea lasaitzen", adierazi du batzordeko presidenteak, beharrezkoa dena "enpresaren jarrera aldaketa" baita Euskaltelen proiektuan eta etorkizunera begira.
Hori dela eta, "proiektu egonkor batean" eta "epe ertainera eta luzera begira" lan egin behar dela adierazi du Javier del Blancok.
Presidenteak ez duela izaera exekutiborik gogorarazi du, eta erabakiak hartzen dituztenak "berdinak" direla.
EH Bilduk Euskalteleko akzioak erostea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
EH Bilduk mozio bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Hartan, Finkatuz programako dirua Euskalteleko akzioak erosteko erabiltzea eskatu dio Gobernu autonomikoari, enpresa "estrategikoaren" kontrola EAEn mantentzeko.
Xabier Iturberen izendapenak ez duela aldaketarik suposatzen Euskalteleko zuzendaritzan ziurtatu du Iker Casanova parlamentariak, operazio "kosmetiko" bat baita.
Gainera, Euskaltelen beharrezkoa den norabide aldaketarako bidea Eusko Jaurlaritza akziodunetan sartzea dela adierazi du, Kutxabankekin eta bere banku fundazioekin egindako ekintza kontzertatu batekin.