Ekonomia -

Emaitzak

Iberdrolaren irabaziak % 20 hazi dira irailera arte

Emaitzokin akziodunen ordainsaria % 10 igotzea (akzioko 0,167 euro) ebatzi du argindar enpresak.

Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea. EFE
Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea.
Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea. EFE

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberdrolak 2.517 milioi euroko irabazi garbiak lortu ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan, iazko epe berean eskuratutakoak baino % 20,4 gehiago, argindar konpainiak  Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez.

Ebitdari dagokionez (zergak, amortizazioak eta balio-galerak kontuan hartu gabe izandako irabazia), 7.499 milioikoa izan da, hots, % 11,6 gehiago, sareen eta bezeroen negozioen portaera onari esker. Diru-sarrerek ere gora egin dute (% 0,7), 26.457,5 milioi eurora heltzeraino.

Ignacio Sanchez Galan buru duen taldeak nabarmendu duenez, 2019ko ekitaldia hazkundearekin ixteko zeukaten aurreikuspena berresten dute datuok.

Ondorioz, akziodunek jaso beharreko ordainsaria ere hazi egingo da: 2020ko otsailaren 5ean banatzekoa den dibidendua % 10,6 gehiago izango da, hots, akzioko 0,167 euro jasoko dituzte. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Burtsa Enpresaburuak