Ekonomia -

Euskaltel

Xabier Iturbe izango da Euskalteleko presidente berria

Iturbe aho batez aukeratu dute Euskaltelen presidente kargurako. Alberto Garcia Erauzkinek dimisioa eman du eta haren lekua hartuko du Kutxabankeko presidenteordeak.

Xabier Iturbe. Artxiboko argazkia: EFE
Xabier Iturbe.
Xabier Iturbe. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Iturbe Kutxabankeko presidenteordea eta Kutxako presidente ohia izango da aurrerantzean Euskaltel Taldeko presidentea. Konpainiaren Administrazio Kontseiluak aho batez hartu du erabakia, Radio Euskadik baieztatu duenez.

Alberto Garcia Erauzkinek utzitako tokia hartuko du Iturbek. Zegona inbertitzaile britainiarra Euskalteleko akziodun nagusia bilakatu ostean, Jose Miguel Garcia –Jazzteleko zuzendari ohia- izendatu zuten kontseilari delegatu eta harrezkero boterea galdu zuen konpainiaren zuzendaritzan. Hala, gaur aurkeztu du dimisioa Erauzkinek.

Erauzkin 2000. urtean iritsi zen Euskaltelera. Besteak beste, zuzendari nagusi eta presidente exekutibo karguak izan ditu, eta berak atera zuen konpainia burtsara. Euskaltelek enpresari egindako ekarpena eskertu dio.

Bestalde, Euskaltelek jakinarazi du 19 milioi euroko irabazi netoa izan duela urteko hirugarren hiruhilabetekoan, iazko epe berean baino % 7,4 gehiago.    

  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank Telefonia mugikorra Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak