Ekonomia -
'Sarna norvegiarra'
Galdakaoko Ospitaleko bederatzi langile sarnarekin kutsatu dira
Agerraldiaren sortzaileaz (isolatuta dago) eta langileez gain, inor gehiago ez da gaixotu ospitalean.
agentziak | erredakzioa
Galdakaoko Ospitaleko (Bizkaia) bederatzi langile 'sarna norvegiar' agerraldi batekin kutsatu dira. Gaixotasunaren jatorria duela egun batzuk zentroan sartu zuten pertsona batean dagoela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak.
Kaltetutako langilea identifikatu ostean, tratamendua jarri diete, eta ospitaleak profilaxi eta prebentzio neurriak hartu ditu kutsadura gehiago egon ez dadin.
Agerraldiaren sortzaileaz (isolatuta dago) eta langileez gain, inor gehiago ez da gaixotu ospitalean.
'Sarna norvegiarra'k dermatitis moduko bat eta hazkura eragiten ditu. Gaixotuei tratamendua jarri diete, eta prebentzio neurriak hartu dituzte horiekin harremana izan dutenekin (senideak eta beste langileak).