Ekonomia -
Martxotik aurrera
Forondak Gasteizetik Malagarako asteroko hiru hegaldi eskainiko ditu 2020tik
Ryanair aire-konpainiak eskainiko du, martxotik. Helmuga berri honek Tenerifeko aireportu batena ordezkatuko du.
Agentziak | Erredakzioa
Forondako Aireportuak, 2020ko martxotik, Gasteizetik Malagarako asteroko hiru hegaldi eskainiko ditu. Helmuga berri honek Tenerifeko aireportu batena ordezkatuko du; izan ere, Tenerifeko hegoaldean Ryanair aire-konpainiak jarduteari utziko dio.
Irlandar enpresak astearte honetan eman du jakitera datorren urteari begirako bere hegaldi-programazioa. Horrek udako 17 zerbitzu berri aurreikusten ditu, bai eta 3 lotura berri ere; besteak beste, aipatutako Gasteizetik Malagarakoa. Hala zabaldu du konpainiak, ohar bidez.
Forondako ibilbide berri hau Ryanairrek Gasteizetik dagoeneko eskaintzen dituenei gehituko zaio; hain zuzen ere, Sevillarako, Palmarako, Milanerako eta Koloniarako hegaldiak eskaintzen ditu egun.