Ekonomia -

Metalgintzako greba Bizkaian

Piketeek eragindako kalteak kasu isolatuak dira, sindikatuen ustez

Antza, asteartean piketeek kalteak eragin zituzten Durangaldeko enpresetan. Horren harira, Confebaskek pikete horiek eragindako kalteak gaitzetsi ez izana leporatu die sindikatuei.

Kalteak eragin dituzte CIE Inyectametal enpresan.
CIE Inyectametal enpresan izandako kalteak
Kalteak eragin dituzte CIE Inyectametal enpresan.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuaren ustez, Bizkaiko metalgintzako grebaren harira jasotako indarkeriazko piketeen jokabidea, "izatekotan, kasu isolatu bat izango zen". UGTrentzat, berriz, ez dira "gustuko" irudiak.

Patronalak salatutakoaren arabera, atzo (asteartea) "piketeek kalteak egin zituzten" Durangaldeko hainbat enpresatan.

Ertzaintzak hogei lagun identifikatu zituen Abadiñon, piketeek, antza, Arzubia kaleko enpresa batean kalteak eragin ostean.

Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak metalgintzako piketeek "larderiaz eta indarkeriaz" eragindako kalteak gaitzetsi ez izana leporatu die sindikatuei.

Destrozos en CIE Inyectametal

Destrozos en CIE nyectametal

Kalteak CIE Inyectametal enpresan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Durango Albisteak Abadiño Metalgintza Durangaldea