Ekonomia -
Listeria agerraldia
Magrudis enpresako arduradunak atxilotzeko agindu du epaileak
Epaitegietara bidalitako txosten baten arabera, "epea eta forma" errespetatuz jakinarazi zioten otsailean Magrudis enpresari haragi sorta bat kutsatuta zegoela, eta, hala ere, saltzen jarraitu zuten.
Agentziak | Erredakzioa
Pilar Ordoñez Sevillako 10. Instrukzio Epaitegiko epaileak Magrudis enpresako jabea, haren bi seme, horien koinatu bat eta beste pertsona bat atxilotzeko agindu du. Magrudis enpresako 'La Mecha' haragi urdaiztatuak positibo eman zuen listeria bakterioan.
Ingurumen Kontrol Zentro Nagusiaren Unitateko kideek Magrudis enpresaren pabiloia zigilatu eta miaketa egin dute astearte honetan. Instrukzio Epaitegiak ikerketa abiatu du listeria agerraldiaren harira erantzukizun penala ote dagoen argitzeko, 200 lagun baino gehiago gaixotu eta hiru pertsona hil baitziren.
Egunean zehar hainbat miaketa egingo dituzte Sevillan, Magrudis enpresaren pabiloia dagoen industrialdean.
Epaitegietara bidalitako txosten baten arabera, "epea eta forma" errespetatuz jakinarazi zieten otsailean Magrudis enpresako arduradunei haragi sorta bat kutsatuta zegoela, eta, hala ere, saltzen jarraitu zuten.