Ekonomia -
Eustat
Esportazioek % 9,4 egin dute behera uztailean EAEn
Urtarrila eta uztaila bitartean esportazioak 15.198,4 milioi euroraino iritsi dira, aurreko urtean lortutakoak baino % 0,8 gutxiago.
Agentziak | Erredakzioa
Ondasunen esportazioak % 9,4 jaitsi dira uztailean; aurten, 2.143 milioi euroraino iritsita dira eta aurreko urtean, aldiz, 2.367 milioi euroraino, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) gaur jakitera eman duenez. Urtarrila eta uztaila bitartean esportazioak 15.198,4 milioi euroraino iritsi dira, aurreko urtean lortutakoak baino % 0,8 gutxiago.
Ondasun energetikoen esportazioek % 34,3 egin dute behera eta energetikoak ez direnak, berriz, % 6,6 jaitsi dira.
Batez ere, motordun ibilgailuak fabrikatzeko produktuen esportazioak egin du gora (% 19,3), esportazio gehien izan duen arloa (% 29,4) izan baita.
Industria eta petrolio-erauzketak, esportazio arlorik garrantzitsuenak, % 39,7 egin du behera. Siderurgiak (% 15,3), motordun ibilgailuak (% 0,8) eta orotarako makineriak (% 21,2) gora egin dute.
Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, AEBk eta Italiak jaso dute EAEko esportazioaren gehiengoa: % 50,9.
Inportazioak ere jaitsi egin dira, % 8,8, hain zuzen, 1.607 milioi euroraino. Inportazio energetikoak % 31,5 murriztu dira, eta energetikoak ez direnak, berriz, % 3,2.