Ekonomia -
Danobat
Danobat industria-kooperatibak Hembrug enpresa holandarra erosi du
Gogorrean egindako doitasun-torneaketan liderra da konpainia hori. Egunotan, Danobat Alemaniako Hannoverren dago, makina-erremintako azoka batean.
Agentziak | Erredakzioa
Danobat industria-kooperatibak gogorrean egindako doitasun-torneaketan liderra den Hembrug enpresa holandarra erosi du, euskal enpresak agiri batean zabaldu duenez.
Alemaniako Hannoverren eman du jakitera Danobatek holandar enpresa erosi duela, bertako EMO makina-erremintako azokan. Gipuzkoar konpainiak azaldu duenez, bat-egite honek dakar "teknologia osagarrien konbinazio bat; merkaturako eskaintza bat aberastea ahalbidetzen du, bezeroen beharretarako egokitutako irtenbideak ditu eta".
1670ean sortuta
Holandar enpresa gogorrean egindako doitasun-torneaketan aditua da. 1670ean sortu zuten, eta 1870an hasi zen tornuak sortzen. Gau egun, 14 milioi euro fakturatzen ditu urtero, eta 60 langile baino gehiago ditu.
Danobatek, aldiz, 130 milioi fakturatzen ditu urtero, eta ondorengo herrialdeetan ditu produkzio-fabrikak: Alemanian, Espainian eta Erresuma Batuan.
Azterketan aditua eta Mondragon Korporazioko kidea den den Danobaten iritziz, Hembrug erosi izateak esan nahi du "egun" duen "doitasuneko irtenbideen gaman, ospe handiko marka bat gehitzea". Danobat-Overbeck alemaniar filialarekin bat egingo du lan, eskaintza horretan.