Ekonomia -

LAN-ISTRIPUA

24 orduko lanuztea abiatu dute Viscofan enpresan, lankide baten heriotza salatzeko

45 urteko behargin bat hil zen larunbat honetan Kasedako Viscofan enpresan gertatu zen lan-istripuan, eta 54 urteko lankide bat larri zauritu zen istripu berean.

Kasedako Viscofan enpresaren sarrera. ETBren irudia
Kasedako Viscofan enpresaren sarrera
Kasedako Viscofan enpresaren sarrera. ETBren irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan, Kasedako Viscofan enpresan, 24 orduko lanuztea deitu dute astelehen honetan, larunbatean gertatutako lan-istripuan langile bat hil eta beste bat oso larri zauritu zela salatzeko.

Geldialdia asteleheneko (irailak 16) 06:00etatik astearteko (irailak 17) 06:00etara egingo dute.

Era berean, enpresako atarian elkarretaratzea egingo dute 13:00etik 15:00etara

Istripuaren ikerketa, irekita

Nafarroako Gobernuak larunbatean jakitera eman zuenez, gauerdi aldera, hidrogeno sulfuroa zuten edukiontzi batzuetara erori ziren bi behargin eta gas toxikoa arnastu ondoren hil egin zen horietako bat, 45 urtekoa. Bestea, 54koa, Nafarroako Ospitalera eraman zuten, oso larri. 

Larrialdietarako zerbitzuak iritsi aurretik, enpresan zeuden beste behargin batzuek artatu zituzten bi langileok, eta suspertzen saiatu ziren arren, bat tokian bertan hil zen.

LAB, CCOO eta UGT sindikatuek elkartasuna adierazi zieten biktimen lankide, lagun eta familiei. Gertatutakoa argitzeko ikerketa sakona eta laneko ezbeharrei aurre egiteko egitasmoa martxan jartzea eskatu zuten, eta Nafarroan lan-istripuek gora egin dutela salatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak