Ekonomia -

Gida

Nola ordaindu 'online' erosketak irailaren 14tik aurrera

Sakelako telefonoan erosketa onartuta besterik ez erosketak egin ahal izango ditugu. Hortaz, kreditu-txartelak edo koordenada-txartelak desagertu egingo dira.

Pertsona bat kreditu-txartel bat erabiltzen erosketa bat egiteko. Argazkia: pexels.com
Pertsona bat kreditu-txartel bat erabiltzen erosketa bat egiteko
Pertsona bat kreditu-txartel bat erabiltzen erosketa bat egiteko. Argazkia: pexels.com

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 14an, larunbatean, Europako zerbitzu hornitzaile guztiek SCA (Strong Customer Authentication), bezeroen autentifikatzea indartzeko araudi europearra, indarrean jarri beharko dute, merkataritza elektronikoaren segurtasuna hobetzeko eta autentifikazio prozesuetan iruzurra saihesteko. Horretarako, betebehar berriak ezarriko dituzte kontsumitzailearen nortasuna egiaztatzeko.

Araudi berriak eragin nabarmena izango du bankuengan, aldaketa garrantzitsuak ezarri beharko baitituzte. Orain arte, Interneten egindako erosketak ordaintzeko kreditu-txartelaren datuak sartzeaz gain SMS baten bidez bidalitako zenbaki batzuk sartu behar dira. Araudi berriarekin, berriz, nortasuna egiaztatzeko beste datu batzuk eskatuko dizkigute.

Sistema berriak, esaterako, gutxienez bi elementu independente elkartzea eskatuko dizkizu zure nortasuna egiaztatu ahal izateko. Elementu horiek smartphone bat, erabiltzaileak ezagutzen duen pasahitz edo PIN kode bat edo parametru biometriko bat (hatz-marka, aurpegiko azterketa edo begiko irisa) izango dira. 

Horrenbestez, hemendik aurrera prozesua erraztu egingo da, baina argi izan behar dugu smartphone bat izatea behar-beharrezkoa izango dela Interneten erosketak egin ahal izateko. Sakelako telefonoan erosketa onartu besterik ez dugu izango erosketa gauzatu ahal izateko. Hortaz, kreditu-txartelak edo koordenada-txartelak bezalako elementu fisikoak desagertu egingo dira.

Hainbat kreditu-txartel

Gainera, bigarren autentifikazio faktorea (SMS edo hatz-marka) hasiera batean sartu beharko duzu eta ez dizu berriro eskatuko 90 egun igaro arte. Denbora horretan zehar, bankuak erabiltzailearen nortasuna gogoratuko eta ordainketa egiten ari dena erabiltzaile berdina dela ulertuko du, eta horrenbestez, ez dizu uneoro datu hori eskatuko.

Bestalde, ordaintzeko plataformak desagertu egingo dira, eta "online" dendek beren produktuak saldu ahal izango dituzte beren webgunetik alde egin barik. Visa edo Mastercard bezalako enpresek agerikotasuna galduko dute eta ordainketa egiteko komunikazioa bankuaren eta saltokiaren artean egingo da, API (application programm interface) baten bitartez. APIk erabiltzailearen bankuko datuen babesa bermatzen du, identifikazio indartuari esker, hain zuzen.

Erosketa azkarragoak

Erosketak eta transakzioak azkarragoak izango dira, entitate finantzarioek onartuko baitute beste enpresa batzuek erabiltzaileen datuak erabiltzea, erabiltzaileak egindako erosketan horretarako baimena eman ondoren.

Banka elektronikoak bezeroaren segurtasuna bermatzeko neurri berriak ezarriko ditu
Banka elektronikoak bezeroaren segurtasuna bermatzeko neurri berriak ezarriko ditu
Banka elektronikoak bezeroaren segurtasuna bermatzeko neurri berriak ezarriko ditu

1:35

Los bancos electrónicos pondrán en marcha una nueva norma más segura para el cliente
Los bancos electrónicos pondrán en marcha una nueva norma más segura para el cliente
Los bancos electrónicos pondrán en marcha una nueva norma más segura para el cliente

1:27
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Europar Batasuna Telefonia mugikorra berriak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa Internet