Ekonomia -

Bizkaiko errepide sarea

Kukularrako birmoldaketa lanen bigarren fasea urriaren erdialdera hasiko da

BI-637 eta N-637 lotuneen arteko birmoldaketa lanak 2021eko udara arte luzatuko dira. Jarduketa horri esker, trafikoa arindu egingo da BI-637 eta N-637 errepideen arteko lotunean.

Kukularrako lotunearen birmoldaketa lanak. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Kukularrako lotunearen birmoldaketa lanak.
Kukularrako lotunearen birmoldaketa lanak. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kukularrako lotunearen birmoldaketa lanen bigarren fasea urriren erdialdera hasiko da, eta horretarako 9,05 milioi bideratuko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, Imanol Pradales Ekonomia eta Lurralde garapena sustatzeko foru diputatuak ostegun honetan jakinarazi duenez.

BI-637 eta N-637 lotuneen arteko birmoldaketa lanak 2021eko udara arte luzatuko dira. Lehen fasea apirilean amaitu zuten, eta "helburuak betetzen hasi dira jada", Pradalesen hitzetan. Izan ere, guneko auto-pilaketen iraupena hiru ordutik ordubetera murriztu da.

Horrela, Kukularrako lotunearen birmoldaketari esker, trafikoa arindu egingo da N-637 errepideko lotunearen inguruko tarteetan, bai La Avanzadan, bai Arrontegiko zubiaren irteeran eta Txorierriko igarobidearen hasieran.

Kukularrako lotunea eraberritzea oso obra handia da, eta bi fase ditu. Biak daude sartuta Bizkaiko foru errepideen sarea hobetu eta modernizatzeko Bidesarea Planaren bigarren biurtekoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bizkaia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Txorierriko igarobidea