Ekonomia -
Pentsioak
Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egingo dute Sabin Etxean, asteazkenean
Litekeena da egun horretan Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidentea bertan izatea, EAJrekin inbestidura saioari begira negoziatzen.
agentziak | erredakzioa
Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa deitu du Sabin Etxearen parean datorren asteazkenean, litekeena baita egun horretan Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidentea bertan izatea jeltzaleekin inbestidura negoziatzen.
Andrea Uña Mugimenduko bozeramaileak gogo txarrez hartu du Sanchezek haiekin biltzeko proposamenari erantzun ez izana, eta horregatik, bi alderdien arteko bilera aprobetxatuko dute "entzunak izateko".
"Sabi Etxearen parean elkartuko gara modu baketsuan 12:00etatik 12:30era, entzun gaitzaten", azaldu du Uñak.
Bi urtez astero protesta egiten aritu ostean, Uñak esan du egoerak "bedin-berdin" jarraitzen duela, eta orain arte soilik "ogi apurrak" jaso dituztela.
Urriak 16
Koldo Mendez bozeramaileak, bere aldetik, aurreratu du urriaren 16an Madrilgo Gorteen parean egingo dutela manifestazioa Estatuko beste "200 pentsiodun plataforma"rekin batera.
Era berean, Jon Fanok jakinarazi du data gabe jarraitzen duela azaroan egin asmo duten 4 orduko lanuzte deialdiak.