Ekonomia -

Pirinioak

Hartz baten erasoaren ondorioz dozenaka ardi galdu dituzte Iparraldeko bi artzainek

ELB sindikatuak salatu duenez, 45 ardi galdu dituzte eta 200 bat ihes eginda daude. Elkarretaratzea deitu dute astelehen honetarako Baionan.

Hartzak hildako ardiak. Argazkia: ELB
Hartzak hildako ardiak. Argazkia: ELB
Hartzak hildako ardiak. Argazkia: ELB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroa Beherako Oztibarre eskualdeko bi artzainen artaldeek hartzaren erasoa jasan dute Pirinioetan, Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB) salatu duenez.

Ipar Euskal Herriko nekazarien sindikatuak azaldu duenez, Pirinioetan izan zen erasoa, eta gutxienez 45 ardi galdu dituzte animaliaren erasoaren ondorioz. Gainera, 200 bat ardi ihes eginda daudela ere jakinarazi dute.

Gertakaria salatzeko, elkarretaratzea deitu du sindikatuak astelehenerako, 11:00etan, Baionako Suprefeturaren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Animaliak azken ordukoa Abeltzaintza