Ekonomia -
Nafarroa
Sakanako Apoyos Metalicos ez ixteko eskatu dute langileek
73 behargin lanik gabe geratuko dira Olatzagutiako (Nafarroa) enpresa ixten dutenean. Lanpostuak Asturiasera eraman nahi dituztela salatu dute.
eitb.eus
Apoyos Metalicos enpresa ez ixteko eskatu dute langileek Altsasun (Nafarroa) egin duten elkarretaratzean.
Olatzagutiako enpresa ixtean, 73 langile geratuko dira kalean. Gehienak, gainera, 45 urtetik gorakoak dira. Zortzi langileri Avilesen edo Linaresen (Asturias) lan egitea proposatu diete, baina beste beharginei ez diete aukerarik eskaini.
Salatu dutenez, deslokalizazio prozesu hutsa egin nahi du enpresak, Nafarroako udalerriko lanpostuak Asturiasera eramateko.
Hurrengo astean Nafarroako Gobernuko ordezkariekin bilduko dira langileak, eta elkarretaratzea egingo dute Gamesak Sarrigurenen (Eguesibar) duen fabrikaren aurrean.
Enpresak 50 urte ditu, eta altzairuzko hodiak egiten ditu. Gamesa asturiartzat duten Daniel Alonso Taldekoa da.