Ekonomia -

Lan gatazka

Ibilbide luzeko 5 bidaia bertan behera geratu dira EAEn Renfeko lanuzteengatik

Galizia, Santander eta Madrilera zihoazen trenei eragino diete lanuzteek. 12:00etatik 16:00etara eta 20:00etatik 00:00etara izango dira lanuzteak.

Lanuztea Renfen. Argazkia: Renfe
Lanuztea Renfen. Argazkia: Renfe
Lanuztea Renfen. Argazkia: Renfe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Renfen lanuzte gehiago egiten ari dira igande honetan, irailaren 1ean, CGT sindikatuak deituta, eta enpresa publikoak 170 bidaia bertan behera utziko ditu "itzulera operazio" betean. EAEn 400 bat langile daude greban parte hartzera deituta.

Gaur goizean Euskal Herria Galiziarekin lotzen zuen joan-etorri zerbitzua bertan behera geratu da, Bilbo eta Santander artekoa bezalaxe, eta 17:20ean Gasteiztik Madrilera zihoana ere ez da aterako.

Estatu osoan bertan behera geratuko diren 170 bidaien artean, 58 AVErenak eta Ibilbide Luzekoak dira, eta gainerakoak Ibilbide Ertainekoak (regionalak).

Hala eta guztiz ere, zerbitzu minimoek AVE eta Ibilbide Luzeko zerbitzuen % 78a ziurtatzen du, regionalen % 65a, eta aldirien % 50-75a.

Bidaia-txartela duten erabiltzaileak beste zerbitzu batzuetara bideratzen saiatuko dira, eta dirua itzultzeko edo bidaiaren data aldatzeko aukera ere ematen du Renfek.

CGTk, gehiengorik ez duen sindikatuak, 12:00etatik 16:00etara eta 20:00etatik 00:00etara gelditzeko deia egin die langileei. Aldarrikapenen artean, langile gehiago kontratatzea eta asteko lanorduak 37,5era modu pilatuan jaistea eskatzen du; egunero 17 minutu gutxiago lan egin beharrean, egun libreak ematea, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak albisteak EAE Espainia albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Renfe Lan gatazkak azken ordukoa Garraio komuna gaur