Ekonomia -

Lanuztea

Zortzi hegaldi bertan behera Loiun eta Hondarribian, lurreko langileen greba tarteko

Horietatik sei Bilboko Aireportuan utzi dituzte bertan behera, eta beste biak, Donostiakoan.

Langileen protesta bat Bilboko Aireportuan, beste lanuzte batean. Argazkia: EFE
Langileen protesta bat Bilboko Aireportuan, beste lanuzte batean.
Langileen protesta bat Bilboko Aireportuan, beste lanuzte batean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberia eta Vueling konpainien zortzi hegaldi bertan behera geratu dira gaur Loiuko eta Hondarribiko aireportuetan lurreko langileek deitua zuten greba dela eta. Bartzelonako El Prat eta Madrilgo Barajas aireportuko beharginek deitu dituzte lanuzteak.

Iberiaren arabera, Madril jomuga zuten bi hegaldi geratu dira bertan behera Bilboko Aireportuan: 09:25ekoa eta 13:10ekoa (azken hori Air Nostrumena). Horrez gain, Espainiako hiriburutik Bilboko Aireportuan lurreratu behar ziren beste bi ere aireratu ezinda geratu dira (07:30ekoa eta 11:25ekoa). Donostiako Aireportuan ere beste bi utzi dituzte bertan behera (Madril jomuga edo jatorri).

Vuelingek ere bi hegaldi utzi ditu bertan behera: Bartzelonara j19: 50ean joan behar zuen bat, eta Kataluniako hiriburutik Loiun 21:45ean lurreratu behar zuen beste bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bilbo Bizkaia Bartzelona Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Madril