Ekonomia -
LANUZTEAK
Haurreskolak Partzuergoko administrazio langileen lehen greba eguna
Gaur hasi eta larunbatera arte, hots, irailaren 2tik 6ra, bost greba egun deitu dituzte. Gaurkoan jarraipena "oso zabala" izan dela jakinarazi dute LABek eta Steilasek.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lan baldintza "duinak" eskatzeko, bost greba egun egingo dituzte gaurtik larunbatera Haurreskolak Partzuergoko administrazio eta kudeaketa langileek. Gaurkoan jarraipena "oso zabala" izan dela jakinarazi dute ELAk eta Steilasek, eta ohartarazi mobilizazioak indartuko dituztela "lan baldintzak hobetuko dituen proposamen serio eta osoa" jaso ezean.
Azken negoziazio bilera uztailaren 15ean izan zela adierazi du ELAk, eta, horren arabera, negoziazioekin jarraitu ahal izateko, enpresak ez zuen langileen arazoei buruzko erabakirik hartu. Hurrengo bilera irailaren 11n egingo dute.
Gainera, konpainiak LAB sindikatuarekin duela urte eta erdi sinatutako akordioa ez duela bete, eta "egoera bera" dela azpimarratu dute.
Azkenik, adostutakoa betetzeko eta administrarien lan-zama txikiagotzeko eskatu diote enpresari. Langile horien egoera "argitu" ezean, igandetik aurrera greba egun gehiago deituko dituztela esan dute.