Ekonomia -

Kaleratzeak

Ryanair hegazkin konpainiak 512 langile kaleratuko ditu Espainian

Kanaria Handian, Tenerife hegoaldean, Lanzaroten eta Gironan dituen instalazioak itxiko dituela jakinarazi die sindikatuei.

Ryanair konpainiaren hegazkina. Artxiboko argazkia: EFE
Ryanair konpainiaren hegazkina.
Ryanair konpainiaren hegazkina. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ryanair hegazkin konpainia irlandarrak Kanaria Handian, Tenerife hegoaldea, Lanzaroten eta Gironan dauzkan instalazioak itxiko ditu 2020ko urtarrilaren 8an eta, ondorioz, 512 langile kaleratuko ditu.

Sindikatuek hamar greba egun iragarri zituzten irailerako, aipatu instalazioak ixtea galarazteko protesten baitan.

Sindikatuak eta zuzendaritza goizean bildu dira, eta batzartuta zeuden bitartean konpainiak mezu elektronikoa igorri die beharginei lan-erregulazioko plana abiatu duela jakinarazteko.  

Sindikatuen arabera, 512 langile kaleratuko dituzte: 164 Gironan, 156 Tenerife hegoaldean, 110 Kanaria Handian eta 82 Lanzaroten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Enplegu-erregulazioko espedienteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak