Ekonomia -

AIREPORTUA

Iberiako lurreko zerbitzuko langileek lanuzte berriak egingo dituzte gaur Loiun

Lan-zama txikiagotzeko nahian, Iberiak pertsona gehiago kontratatzea da UGTk deitutako lan-geldialdien helburua.

Ilara luzeak, Loiuko aireportuan (Bizkaia). Artxiboko argazkia: EFE
Ilara luzeak, Loiuko aireportuan (Bizkaia).
Ilara luzeak, Loiuko aireportuan (Bizkaia). Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Loiuko aireportuan (Bizkaia), Iberia Aiport Services enpresako lurreko zerbitzuez arduratzen diren langileek lanuzte gehiago egingo dituzte gaur (astelehena). Geldialdi horiek UGTk deitu ditu, lan-zamari aurre egiteko nahian, enpresak langile gehiago kontrata ditzan.

Zehazki, ondorengo ordu hauetan egingo dituzte lanuzteak: 06:00etatik 09:00etara, 14:00etatik 16:00etara, 18:00etatik 20:00etara eta 22:00etatik 00:00etara. Gainera, ostiralean lanuzte gehiago egingo dituzte.

Enpresak eta sindikatuak Lan Harremanen Kontseiluan egindako bileran, ez zuten akordiorik lortu. Hori dela eta, langileek batzarretan batu dira, ostiralean eta larunbatean.

Lanuzteei irtenbidea ematearren, kanpoko bitartekari batera jotzea proposatu zuen enpresak. Sindikatuak langileekin kontsultatuko lukeela erantzun zion. Azkenean, proposamen hori onartzea eta geldialdi gehiago egitea erabaki dute langileek.

Horregatik, enpresa eta sindikatua astelehenean batuko dira, Preco Lan Harremanen Kontseiluko lan gatazken zerbitzuan. Lanuzteak deitu dituen sindikatuak enpresaren jarrera salatu du, eta akordiorik ez dutela lortuko uste du.

UGTren arabera, Iberiak ez ditu gutxienezko baldintzak onartu eta, horren ondorioz, enpresak negoziatu nahi ez duela ulertzen dute. Arrazoi hori dela eta, lan-geldialdi gehiago egitea erabaki dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE Lana berriak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak UGT azken ordukoa Lan gatazkak albisteak gaur